Xabier Pombori babesa agertu dio bere alderdiak, EAJ eta PSE-EEren aldetik jasaten ari den "gezur eta irainengatik"
Ezker Anitza-IU alderdiaren ordezkaritza bat Pasaiako bere zinegotzi Xabier Pomboren lanari babesa agertzeko prentsaurrekoa egin du gaur eguerdian Trintxerpen. Salatu dutenez, beren zinegotzia “gezur eta irainak” jasaten ari da EAJ eta PSE-EEren aldetik, Bilduri hondakinak atez ate biltzeko sistemaren ezarreran agertutako babesarengatik. Horren aurrean, alderdiak aipatu sistemaren aldeko apustua hauteskunde programan defendatu zuela gogoratu eta harekin era koherentean jokatu besterik ez dutela egin nabarmendu dute.