Lezoko Altamira nola hobetu hausnartzen ari dira
Lezoko Udalaren ekimenez, Altamira auzoan hainbat hobekuntza lan egiteko parte hartze saioen bigarren ekitaldia egiten ari dira gaur (larunbata). Horretan herritarrek erabaki beharko dute 50.000 euroko partida bat nola inbertitu, lehentasunak ezarriz. Ainhoa Zabalo alkateak eman dizkie auzokideei gaiaren nondik norakoak.