Joxean Medinazkoitia (Hondakinen taldearen izenean): Maite Peñari zuzendutako gutuna
Kaixo Maite,
Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Talde gisa zuzentzen gara, adierazteko ez dugula eztabaidatan sartu nahi, baina zuk egindako adierazpenen aurrean ezin garela isilik egon.
Beste behin, harrituta utzi gaituzte Errenteriako hondakinen gaiarekin lotuta egin dituzun adierazpenek.
1. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu ohar honen helburua ez dela udal gobernu taldea defendatzea, elkarrizketarako eta akordiorako batzorde honek erakutsitako intentzio ona defendatzea baizik, hondakinen bilketa sistema eraginkorra eta birziklatzera zuzendutakoa lortzeko.
2. Gogorarazten dizugu 2013ko abenduan sortutako Hondakinen Mahaiak hasieran esperotako baino bilera gehiago egin dituela. Bilera gehiago egiten jarrai dezakegu, zuek nahi beste, baina egiaztatu dugu alderdi politikoak ez zaretela iritsi eta ez zaretela iritsiko ere kontsentsu batera, eta hori egindako bilera bakoitzean frogatu duzue.
3. Errenterian, Bilduk ez du inposatu eta ezta inposatzen ari ere atez atekoa; zure adierazpenak gezurrezkoak dira, eta horiekin herritarrak engainatzen dituzu.
4. Badauka eredu alternatiboa. Zu egon al zara akordiorako mahaiaren bileretan? Ez al duzu entzun behin eta berriro gobernuaren proposamena? Ez itzazu herritarrak engainatu, mesedez.
5. Bosgarren edukiontzia jartzeko alkatearen proposamena serioa da. Hondakinen batzordeak proposatzen duena da, hilabete eta hilabeteko lanaren ondoren, eta Errenteriako ia auzo elkarte guztiek babestutakoa.
6. Konpostagailu publikoak beharrezko araudia beteko dute; pertsona arduratsuak edukiko dituzte erabilera egokia ematen zaiela egiaztatzeko, eta bizilagunek usain txarrak nahiz animalien arazorik eduki ez ditzaten.
7. Alderdi guztiek, ez bakarrik EAJk, birziklatzeko maila handiagoetara iristea proposatu duzue, herritarrengan sentsibilizazioa eta kontzientziatzea lantzeko, edozein sistema ezarri aurretik. Guztiek nahi duzue proposamen teknikoak izatea eta ekonomikoki bideragarriak izatea.
Nola esan dezakezu biltzen den kantitatea ez dela garrantzitsua, baizik eta kalitatea? Noski garrantzitsua dela kalitatea gorena izatea, baina baita kantitatea ere, ez eduki zalantzarik
8. Esaten duzu helburu horiek lortzeko: batetik, “beharrezkoa da proposamenak ongi lantzea”. Ez al dugu egin? eta bestetik, “herritarrei gardentasunez adieraztea zer egin nahi den”. Gobernu taldeak eman du bere iritzia, ez da ezkutatu. Zuen idatziarekin, ez zarete batere gardenak, egiari huts egiten ari zarete.
9. Gobernu taldeak ez du espedientea edukirik gabeko proposamenekin osatu nahi. Esaten duzue ez daukatela edukirik euren proposamenek? Benetan? Idatzi duzuena sinisten duzue? Nora iritsi nahi duzue?
Mesedez, hausnartu eta errespetatu herritar guztiak. Merezi dugu. Gure irudiarengatik, zuen irudiarengatik.