"Inposizioa" salatu eta ikurrinak jarri dituzte herriko bi sarreretan
Udaletxeko balkoian eta pleno aretoan Espainiako bandera jartzeko agindua salatzeko, ikurrinaren aldeko ekitaldia egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Herriko Plazan bildu den udal ordezkaritza batek, Julen Mendoza alkatea buru zuela, udalbatzarrak gaiaren harira onartutako bi adierazpenen berri eman du. Alkateak irakurri ditu bi adierazpenak, eta ondoren, adierazpen horietako batean onartu bezala, Espainiako bandera "inposatuta" jarriko dela adierazten duen plaka bat deskubritzeari ekin diote, plazara bildu diren herritarren txalo artean.
http://youtu.be/nacf1BUOkbA
Udaletxeko balkoian eta pleno aretoan Espainiako bandera jartzeko agindua salatzeko, ikurrinaren aldeko ekitaldia egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Herriko Plazan bildu den udal ordezkaritza batek, Julen Mendoza alkatea buru zuela, udalbatzarrak gaiaren harira onartutako bi adierazpenen berri eman du. Alkateak irakurri ditu bi adierazpenak, eta ondoren, adierazpen horietako batean onartu bezala, Espainiako bandera “inposatuta” jarriko dela adierazten duen plaka bat deskubritzeari ekin diote, plazara bildu diren herritarren txalo artean.
Hilaren 18rako jarri behar dute
Espainiako bandera Errenteria-Oreretako udaletxean.
Plaka deskubrituta, Gabierrotarako bidea hartu dute herritarrek eta udal ordezkariek, udal txistularien banda buru zutela. Han, herriko sarreran dagoen biribilgunearen ondoan jarritako masta handi batean ikurrina altxa dute, eta Kaputxinotako sarreran haren berdina den beste bat jarriko dutela jakinarazi du alkateak.