Pasaitarren Eskubideak izenarekin aurkeztu den herritar talde batek hondakinen gaiaren harira herri galdeketa egiteko eskatu dio Udal Gobernu Taldeari. Eskaera bideratzeko mozio bat erregistratu dutela jakinarazi dute, eta bosgarren edukiontziaren aldekoak direla adierazi. Modu berean, hondakinak atez ate biltzearen kontrako jarrera “herritarren gehiengoak behin baino gehiagotan” adierazi duela nabarmendu dute, eta gogora ekarri dute aipatu sistemaren kontra Pasaia Garbia plataformak bildutako sinadurak. 4.2 47 sinadura haiek Bilduk eta Ezker Anitza-IUk azken udal hauteskundeetan jasotako botoak baino gehiago direla nabarmendu dute.