Gazteek Buruktazio topaketen "aurkezpen olinpikoa" egin dute Oreretan
Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen iniziatibaz Buruktazio Topaketak egingo dira ostegunetik larunbatera Altsasun, eta Oarsoko eta Bidasoko gazteek gaur egin dute topaketen "aurkezpen olinpikoa", Oreretan. http://youtu.be/vd-rmf5OKmA
ela iragarri dute. “Herritik herriarentzat eta gazteok gazteontzat sortutako ekimena izango dela osotasunean”.
Jardueretan, besteak beste, ondoko edukiak landuko dituztela esan dute: Desobedientzia, komunikazioa, sormena, kanpo proiekzioa, eta taldeen mikropolitika.
Sarrerak 20 euro balio du eta honek barne hartzen ditu hiru gosari, bi bazkari, lotarako lekua, dutxatzeko aukera eta jarduerez gozatzeko aukera. Afariak eta edaria eskainiko duten txosnak egongo direla iragarri dute. Internetez eros daitezke, edota Oreretako Landaren, Irungo Hazian, eta Oiartzungo Amazkarren.
Egitaraua

