Errepublikako bandera jarriko dute bihar Irunen
Nicolas Gerendiain Irungo errepublikazaleen elkarteak antolatua, martxa eta Errepublikako banderaren jartzea egingo dituzte bihar Irunen. 12:30ean abiatuko da martxa Zabaltza plazatik, eta Irungo kaleetatik ibili ondoren, San Juan plazan egingo dute banderaren igotze ekitaldia, txalapartariekin, dantzariekin, eta hizlariekin.
Ondoren, Arano jatetxean herri bazkaria egingo dute, 25 euroko prezioarekin. Aldi berean, hiriko balkoietan Errepublikako bandera jartzeko deia egin dute Nicolas Gerendiain-ekoek.
Astelehenean jasoko dute bandera. Horretarako propio Josetxo Silguerok Irun Republicano kantua egin du.