Luparen barruan hamalau dokumental emango dituzte

http://www.youtube.com/watch?v=OrvWh8AXgJ0 Hilaren 17tik 20ra bitartean izango da Lupa dokumental mostra Errenteria-Orereta eta Donostian, Mikelazulo kultur elkarteak eta Banda Bat Donostiako elkarteek antolatzen baitute

Luparen egitaraua

Luparen egitaraua

Hilaren 17tik 20ra bitartean izango da Lupa dokumental mostra Errenteria-Orereta eta Donostian, Mikelazulo kultur elkarteak eta Banda Bat Donostiako elkarteek antolatzen baitute. Aurtengoan hamalau dokumental eskainiko dituzte, eta antolatzaileen arabera, “ugariak” izango dira forma nahiz gai aldetik. Baina dokumentalak bakarrik ez dira izango protagonistak, proiekzioak, solasaldiak eta mahai inguruak programazioaren barruan baitaude. Errenteria-Oreretan, ostiralean, hilak 18, emango dute lehen dokumental sorta. 18:00etan, Julia (Emiliano Cano Diaz, 2013, 10 min) eta Urola (Ander Agudo 2013, 55 min) emango dituzte, eta 20:00etan, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo, 2013, 13 min) eta Qui séme le vent (Irene Bailo eta Julien Baroghel, 2013, 60 min). Hurrengo egunean, berriz, beste lau dokumental proiektatuko dituzte: 18:00etan, Souvenir (Gerardo Carreras Caceres, 2013, 13 min) eta N-VI (Pela del Alamo, 2012, 86 min); 20:00etan, berriz, Fuera de serie eta Sé villana. La Sevilla del diablo (Maria Cañas, 2013, 40 min). Topaketak Bi egunetan, aurretik, topaketa izango da, 11:00etan. Ostiralean, Soinua eta entzumena zineman tailerra emango du Xabier Erkiziak. Larunbatean, berriz, prozesuan dauden zenbait lana erakutsiko dituzte. Ekitaldi horiek guztiak Mikelazulo kultur elkartean izango dira. Sarrera doakoa da, eta filmak autoreek beraiek aurkeztuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.