Itaia Kolektiboak Basurde parranda antolatu du ostiralerako

Donibaneko haurrek badute ostiral arratsalderako plana. Itaia Koektiboak, Basurde parranda izenarekin, txikienentzako hainbat jarduera antolatu ditu, 17:00etatik aurrera, Bizkaia plazan. Arraun tailerra eta txintxorro estropada egingo dituztela iragarri dute, baita ergometro froga ere. Horrez gain,  itsas mural margotzea egingo dute, eta batzuek margolanak egiten dituzten bitartean, beste hainbatek sukaldari arituko dira, gaileta eta madalena tailerrean. Haurrek prestatzen dituzten madalenak eta gailetak banatuko dituzte askarirako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.