Estatuen esku-hartzea salatu dute oiartzuarrek

Kontseiluak deitutako elkarretaratzera hurbildu dira oiartzuarrak

Kontseiluak deitutako elkarretaratzera hurbildu dira oiartzuarrak

Udala euskalduntzeari erasorik ez lelopean hamarnaka oiartzuar Doneztebe plazan elkartu dira estatuen esku-hartzea salatzeko. Beste hainbat udali bezala, Oiartzungo Udalari indarrean duen euskara plana bidaltzeko agindu dio Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok eta euskararen gainean hartzen duten edozein erabakiren berri jakinarazteko eskatu. Orain arte Urkijoren errekerimenduak jaso dituzten 61 udal zenbatu ditu Kontseiluak, baina zerrenda hori handitzen ari dela ohartarazi du. Herritar oro egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatu ditu eta “instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.