"Jaiak herrian, ez Ficoban" mezua sarera zabaldu dute Irunen

Jakina denez, Irungo udal gobernu taldearen asmoa da Urdanibia plazan jaietan egiten diren ekitaldiak eta bestelakoak Ficoba aldera eramatea. Horren kontra hainbat ahots altxatu dira hirian, eta horien artean dago Jaiak herrian, ez Ficoban izeneko iniziatiba. Horiek, esaterako, Facebook orrialdea egin dute, eta bertan, besteak beste, Urdanibia plaza jaietarako eremua izan dadin eskatzeko hainbat bideo daude. Martxoaren 31n sortu zuten Facebook orri hori, eta dagoeneko ia 2.000 atsegite jaso ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.