Aste osoan zehar
Oiartzueraren astea izango da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta. Horren barruan hainbat ekitaldi izango dira; gaur, hiztegiaren aurkezpena. Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barruko lanketatik egin dute hiztegia eta orain jendaurrean jartzeko momentua iritsi da. Aurkezpena udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30etik aurrera.
[box]
Egitaraua
- Apirilaren 8a, asteartea. Hiztegiaren aurkezpena eta luntx ttiki bat. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
- Apirilaren 9a, asteazkena. Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
- Apirilaren 10a, osteguna. Ogiyik karri etzun semia antzezlana. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
- Apirilaren 11, ostirala. Hikalaguneko hastapen ikastaroa, giro informalean. Manuel Lekuona bibliotekan, 18:30ean.
- Aste guztian zehar (apirilaren 7tik 13ra). Euskara, ospeletik eguterara erakusketa. Udaletxeko areto nagusian, 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. [/box]