Ostiral honetan, hilak 11, Maliko sukaldaritza ezagutu eta ikasteko aukera izango da Banaiz Bagara elkartearen eskutik. Bertako kide baten laguntzarekin, euskaraz, bere herrialdeko platerak nola prestatzen diren azalduko du, eta ondoren, afaria egingo dute.
Ikastaroa 18:00etan hasiko da, eta afaria 20:30ean. Bi ekintzak Alkartetxean izango dira, eta 12 euro ordaindu behar dira.
Informazio gehiago nahi duenak Banaiz Bagararekin jar daiteke harremanetan
banaiga6[abildua]gmail.com-en edo 645 73 38 18 telefono zenbakian.