Herri Olinpiadak kubritzeko esfortzu berezia egiten ari da HITZA eta Aitor Baztarrika Olinpiadak TBko kideari laguntza eskatu dio. Kamararekin duen abileziaz gain, kazetari bezala ere asko balio duela erakusten ari da. Hona hemen adibide bat, Xerinkeneko Erliak taldeko Odei Gonzalezi egindako elkarrizketa. Datozen egunotan Baztarrikaren testu gehiago sartuko ditugu olinpiadetako atal berezian.
Chema Herzog (Donostia, 1955) Errenteriako PPko zinegotziari elkarrizketa egin dio HITZAk. Ostiraleko zenbakian publikatuko da. Hona hemen elkarrizketan esandako batzuk.
Sufritu guztiekin enpatizatzen dut, arrazoi politikoak izan ala ez
Talde terroristen biktimei buruz hitz egin behar badut, gure herriak bizitako indarkeria guztiei buruz hitz egin behar dut
http://www.youtube.com/watch?v=uhWORvVUYaQ Nucleo Terco, Basura, Cold Rebenge, Bellator eta Old Bridge taldeek parte hartuko dute. Irudietan, Basuraren bideoklipa.
Hondarribiko haur eta kadete mailetako judokek bost urrezko domina lortu zituzten Euskadiko Txapelketan eta Espainiakorako sailkatu dira. Beste hiru kirolari zuzenean sailkatu dira, estatuko rankineko lehen postuetan daudelako.