Oteiza musikatuz eta dantzatuz

Asier Zabaletak prestatu eta dantzatu du koreografia

Asier Zabaletak prestatu eta dantzatu du koreografia

Ezmugak plataformak Ertz hutsetik musika eta dantza ikuskizuna estreinatu du gaur eguerdian Irunen, epaitegien aurrean, Jorge Oteizaren Arista hutsa obraren oinarrian. Paula Alvarezek idatzi du Ertz hutsetik pieza eta Ertza dantza taldeko zuzendari den Asier Zabaletak egokitu du berak dantzatu duen koreografia. Oteizak Irunen utzitako ondarearekin elkarrizketa garaikidea egiten du gaur aukeztu duten obrak eta artistaren hausnarketetatik abiatzen da. Artisten lanak ez direla museoetan gordetzeko zioen Oteizak, pertsonek bizitzeko baizik, eta hori bera egin dute Ezmugak-ekoek, Oteizaren lanan oinarritutako musika eta dantza kalera atera eta herritarrekin konpartitu. Egilea bezala, Musikeneko ikaslez osatuta dagoen Krog akordeoi laukoteak interpretatu du Alvarezen musika pieza, eta beste bi doinu jo ditzute, Miklos Marosen Pas de quatre eta Uros Rojkoren Krog, laukoteari izena eman diona.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.