Flauta doinuek hartu dute Oiartzun

http://youtu.be/6yH78ID1Jwo

http://youtu.be/6yH78ID1Jwo Oiartzungo I. Flauta Lehiaketa egiten ari dira Oiartzunen Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta, eta horrenbestez flauta doinuak izango dira nagusi gaur egun osoan zehar. Guztira 150 musikari inguru emanaldia egiten ari dira udaleko areto nagusian. Goizean zehar audizioak eskaintzen aritu dira parte hartzaileak, binaka, hirunaka, launaka zein bosnaka; eta 12:00etatik aurrera berriz, bikoteka eta bakarka ari dira flauta joleak, Arantza Guinea piano-jolearen laguntzarekin. 17:15ean, bakarlari guztiek kontzertu bat emango dute Doneztebe plazan eta 19:15ean, kontzertua izango da udaletxean. Kontzertu hori goizeko audizioetan onenak izan direnak emango dute, Caballeros del Traverso eta Euskal Herriko Flauta Orkestrarekin batera. Flamenkoan oinarritutako flauta-jolearen doinuekin bukatuko da emanaldia. Flautak probatu eta ersoteko aukera ere izan dute udaletxeraino hurbildu direnak, izan ere udaletxe sarreran postua zuten jarria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.