Tolosaren aurkako porrota ahaztu nahi du Hondarribiak Azkoitian
Joan den asteburuan etxean Tolosaren kontra galdu eta gero, emaitza ona lortu nahi du Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak asteburu honetan. Azkoitian jokatuko du bihar, 14:30ean, Anaitasunaren kontra.
Laugarren tokian daude azkoitiarrak, 51 punturekin, bigarrenarekin berdinduta, eta multzoko defentsa onena dute, 22 gol baino ez dituztelako jaso 28 partidetan. Ez da, hortaz, partida erraza izango Mikel Llorenteren mutilentzat.