
ramon jauregi
Maiatzean Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira eta PSOEko zerrendan bigarren da Ramon Jauregi. Hori dela eta hitzaldia emango du etzi Errenteriako Herriko Etxean. Errenteriako alderdi sozialistatik jakinarazi dutenez, hauteskundeetarako PSOEk prestatu duen programa aurkeztuko du 12:00etatik aurrera, Jauregik. Hitzaldia irekia dela eta errenteriar guztiak gobidatu ditu alderdi sozialistak bertan parte hartzera.