Oiartzungo Bidez Bide eta Bidelagun zerbitzuak, goraka

Oiartzungo Udalak urtea bitartean Bidez Bide eta Bidelagun garraio egitasmoek izan duten harrera datuen berri eman du. Orotara, 1.500 erabiltzaile izan dituzte bien artean. Bidez Bide goizetan ematen den zerbitzua da, garraio publikoa iristen ez den landa eremuko bizilagunentzako garraio zerbitzua. Bidelagun, berriz, arratsaldetan egiten dute, eta Gizarte Zerbitzuek aurrera eramaten duten zerbitzua izanik, adinekoen eta mugikortasun arazoak dituztenei begirakoa da, astean behin gutxienez etxetik atera eta sozializa daitezen paseo programa. Bi zerbitzuak ibilgailu egokitu batekin ematen dira, eta Behemendiren bidez doaz aurrera. Udalak era positiboan baloratu du zenbaki hori, zehazki, 1.524 erabiltzaile izan dituelako: “Zerbitzuak goraka doaz eta egonkortzen ari dira. Bi zerbitzu horiek erabiltzaileei eskaintzen dieten onura eta erabiltzaileen erantzun ona positiboki baloratzen ditugu”. Goizeko eta arratsaldeko zerbitzuen erabiltzaileen kopurua antzekoa dela esan du udalak. Eta iazko datuekin alderatuta, lehen hilabetetako datuak hobetu dira, iaz batezbeste 400 pertsonak erabili zituztelako  hileko zerbitzuak, eta aurten 500era igo da zifra hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.