Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Niessenek 100 urte bete ditu, "Gipuzkoari entxufatuta"

admin
Bidasoa
2014/04/04

Martin Garitanok zoriondu egin ditu enpresako jabeak eta langileak, “euren arteko harreman emankorrak eredugarri direlako”. Iñigo Urkulluk Basque Country markaren “enbaxadore onena” dela esan du mendeurreneko ekitaldian.

Xabier Martin / Berria ABB taldeko Oiartzungo Niessen enpresako arduradunek Jaurlaritzako, aldundiko eta Errenteria eta Oiartzungo agintariak eraman dituzte gaur goizean euren lantegira, eta behe tentsioko eta domotikako ekipoak diseinatu eta ekoizten dituen instalazioetan bisitaldia egin dute guztiek. “Niessenek mende luze batean etengabe gaurkotzen jakin du”, esan du Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk enpresaren mendeurreneko ekitaldian. “Eredu da industria tradizionalaren berregituratze alorrean, behar berrietara egokitzen jakin duelako”. Datorren asteartean Lakuak onartu behar duen 4i estrategiarekin lotu du Niessen, Oiartzungo enpresa “estrategia horren helburuekin bat datorrelako”. Nazioartekotze programa berriak lau helburu izango ditu: Basque Country estrategia garatu —”Niessen da Basque Countryko enbaxadore onena”, esan du Urkulluk—; enpresa multilokalizatuak sustatu; esportazioak bultzatu, 1.750 enpresa merkatu berrietan sartzeko; eta kanpo bekak zabaldu, “giza kapitala indartzeko”. Ekonomia suspertzeko datozen hiru urteetan Jaurlaritzak 5.700 milioi euro inbertituko dituela berretsi du EAEko lehendakariak. “Enpleguarekin dugun konpromisoari erantzuteko”. Urkulluk esan du bere gobernua “gardena” izan dela, eta 2013 eta 2014 bi urte zail izango zirela “onartu” zuela hasieratik. “Zorroztasuna aplikatu dugu kontuetan”. Enpresarien eta sindikatuen arteko harremanei ere erreparatu die: “Enpresa osatzen duten langile eta enpresarien arteko elkarrizketa sozialaren erronkaren neurria ezagutzen dut. Lanabes horrek berpizteko eta enplegua sortzeko balioko du”. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere, Niessen sinatutako lan ituna dela eta, langileak eta enpresariak zoriondu ditu. Oiartzungo enpresan duten harremanak beste batzuentzako “eredugarria” behar duela esan du Garitanok. Duela 100 urte Gipuzkoan sortu eta Gipuzkoan jarraitzen duela azpimarratu du ahaldun nagusiak, Gipuzkoak “berrikuntzari, trebakuntzari eta teknologiari tinko” eusten diola erantsita. Niessek etorkizun oparoa duela ere esan du bukatu aurretik, eta agurtzean “Gipuzkoari entxufatua” jarraitzeko eskatu die Garitanok Niessenen arduradunei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.