Korrokoiak aurretik jarri dira

Kirolari guztiek bi aldiz pasatu behar izan dute dopinaren aurkako azterketa. Lehen aldian dena garbi atera zen eta hori ez dela normala esan zuten batzorde olinpikotik, eta berriro egiteko eskatu zuen. Bigarren kontrolak ere garbi atera dira eta emaitzak ontzat eman dituzte.

Batzorde olinpikoaren arabera, hainbesteko joko garbia ez da normala

Batzorde olinpikoaren arabera, hainbesteko joko garbia ez da normala

Korrokoiak taldeak hartu du aurrea sailkapenean, 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako lehen jardunaldia jokatu eta gero. Zaku lasterketa, lokotx biltzea, txingak eta palo ski probak jokatu eta gero puntu gehien zituzten lehen lau taldeak soka tiran aritu ziren, lehen jardunaldiko irabazlea zehazte aldera. Finala oso borrokatua izan zen eta bertan Korrokoiak nagusitu ziren, Usain Voltiyeruan Semeak taldea mendean hartuta. 68 puntu dituzte liderrek, sailkapeneko hurrengo bi taldeei hiru puntu ateratzen dietelarik. Bistan denez, asko atzeratu dira sailkapen ofizialak eta bada horretarako arrazoi bat, emaitzak inpugnatu zituztela. Izan ere, dopinaren kontrako azterketa pasatuta ez zen positiborik azaldu, kirolari guztien azterketak garbiak ziren, eta batzorde olinpikoak inpugnatu egin zituen analisiak, hori ez zelako normala: “Lehen aldia da olinpiadetan analisi guztiek negatibo ematen dutela. Gauza bat da joko garbia izatea, baina hainbestekoa ez da ona, gehiegi litzateke”, esan zuten. Hortaz, kirolariek bigarren aldiz egin behar izan zuten dopinaren kontrako azterketa eta bigarren aldian analisiak ez zituzten Extremadurako Unibertsitatera bidali, herriko anbulatoriora baizik. Larunbat arratsaldeko triki-poteoan aritu zirenek orduan egin zuten bigarren azterketa eta gainontzekoek Internetez egiteko aukera izan zuten. Gaur jakin dira emaitzak horiek, eta berriro garbi atera dira: “Konprobatu ahal izan dugu kirolariek ondo gosaldu zutela olinpiadetako lehen jardunaldiko proben aurretik, kafea edo kafesnea, gaileta edo opilekin, eta askoz laranja zukua hartu zuten, eta beste batzuk zerealak”, azaldu dute batzorde olinpikotik.

Lehen jardunaldia. Sailkapena (*)

  1. Korrokoiak. 68 puntu.
  2. Usain Voltiyeruan Semiak. 65 puntu
  3. Indigu goiza. 65 puntu.
  4. Tximista. 59 puntu.
  5. Xerinkeneko erliak. 59 puntu.
  6. Mendeku. 56 puntu
  7. La Oreha. 55 puntu.
  8. Hok Ez Pattuk. 54 puntu.
  9. Josu Belea makil idorrian. 48 puntu.
  10. Bionttuak. 43 puntu.
  11. Mixikuak. 43 puntu.
  12. Ashkorax. 39 puntu.
  13. Klaro Kon Gas. 37 puntu.
  14. Barrio Txinokuak. 35 puntu.
  15. Putteruan alabak. 28 puntu.
  16. Eskiletako abortuak. 26 puntu.
  17. Kolax. 24 puntu.
  18. Ur karruxa. 15 puntu.
  19. Sei Faltan Hiru. 12 puntu.
* Logo probako puntuazioa azken jardunaldian zenbatuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.