Kimaketa egiteko Harresilanda kalea itxiko dute astebetez kotxeentzat
Heldu den astean autoek ezingo dute sartu Harresilanda kalean, Gernikako Arbola plazaren pareko zuhaitzen kimaketa egin behar dutelako. Aste osoa beharko dute lan hori egiteko eta oinezkoei tentuz ibiltzeko eskatu die udalak.