Irristatze kirolen jardunaldi berria, igandean Irungoi Urantzun
Azken igandetan ohitura den bezala, irristatze kirolen gaineko jardunaldia egingo dute igande honetan ere (hilak 6) Urantzu pilotalekuan, 16:00etatik 19:00etara. Uranzu Scoot & Skate jardunaldien sasoiko laugarren saioa izango da. Padel SUP Eskola HS2k eta udalak antolatu dute.