Igo nahi duenak irabazi behar du

Hondarribia futbol elkarteko bigarren taldeak, Lehen Erregionalekoak, denboraldiko partida garrantzitsuena izango du jokoan igande arratsaldean, Pasaiaren kontra. Preferente Mailara igotzeko borrokan sartuta daude bi taldeak, igotzeko aukera ematen duen bigarren postuan berdinduta.

Hondarribia futbol elkarteko bigarren taldeak, Lehen Erregionalekoak, denboraldiko partida garrantzitsuena izango du jokoan igande arratsaldean, Pasaiaren kontra. Errenterian jokatuko dute, Fanderian, Don Bosco zelaian luizia izan zelako eta oraindik ezin delako bertan jokatu. 17:30ean hasiko da norgehiagoka. Preferente Mailara igotzeko borrokan sartuta daude bi taldeak, B multzoan. Multzo bakoitzetik bi talde igoko dira Preferentera eta Hondarribia bigarren postuan dago, 23 punturekin, baina Pasaiarekin berdinduta. Beasain da lider, 31rekin, eta 5 partiden faltan ez dirudi zabaldutako tartea jango diotenik. Hortaz, Hondarribiko eta Pasaiako bigarren taldeek postu hori bera lortu behar dute igotzeko, bigarrena. Bi taldeek antzerako egutegia dute igoera fasea amaitu bitarte eta, hori horrela, igandean irabazten duenak aurrerapauso garrantzitsua emanda izango du. Berdinduz gero, laugarren tokian dagoen Iluari sustoren bat emateko prest ager daiteke, baina horretarako liderra menderatu beharko luke igandean Beasainen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.