Herriko plaza hartuko du astelehenean, berriz ere, Duintasunak

Duintasunaren mobilizazioa

Duintasunaren mobilizazio bat

Murrizketekin amaitu eta baldintza duinak eskatzeko herriko plazan hitzordua egin du astelehenean 11:00etatik aurrea Duintasuna, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak. Botiken berrordainketa, pentsioen jesitsiera, eta eros ahalmenaren murrizketa salatuko dituzte elkarretaratze horretan baina baita gazte askok pairatzen duten egoera ere: “Langabezian daude gehienak eta lana dutenak, egoera ezegonkorrean daude, soldata bajuekin, ordu mugarik gabe…” Eragingo dieten erabakiak hartu behar dituzten guneetan presentzia izan nahi dutela esan du bestalde Duintasunak eta indarrak biltzen jarraitzeari ezinbesteko iritzi dio, “egoera honek guztiei eragiten digulako eta gaur ez badugu ezer egiten, bihar beranduegi izan daiteke”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.