'Euskararen kate hautsiak' liburua aurkeztuko dute Donibanen
Bixi-Bixi elkarteak antolatutako Memoriaren Zikloaren barruan, asteartean (hilak 8), Euskararen kate hautsiak liburua aurkeztuko du Dabid Anautek Vitor Hugo etxean, 19:30ean. "Euskararen jazarpenak eragindako gertaerak, sentimenduak, bizipenak eta gogoetak" jaso ditu lan honetan Anautek, baita "euskara lotua eta hankapetua zuten kateak hausteko asmo osoz sortutako mugimendu indartsuaren jatorria eta ibilbidea" ere. Horrez gain, eta ziklo berberaren barruan, ostiralean (hilak 11), Koka kola eta barea antzezlana ikusteko aukera izango da. 20:00etan izango da, Victor Hugo etxean. Sarrera doan da.