Europako Parlamenturako hauteskundeetarako errolda zerrenda kontsulta daiteke
Maiatzaren 25ean izango diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako erroldaren zerrendak kontsulta daitezke gaurtik hasi eta hilaren 14a bitartean. Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean izango dira zerrendak. Errolda egiaztatzeko eskatu dute udaletik azkeneko hauteskundeak egin zirenetik etxebizitza aldatu edo adin nagusitasuna eskuratu dutenen kasuan.