Astelehenean espigoia itxiko dute oinezkoentzat, eta bi hilabetez egongo da itxita, konponketa lanak egiteko. “Aurten gertatu diren denboraleen ondorioz, espigoia ez da egoera onenean geratu, eta Espainiako Gobernuko Kosta Departamentuak espigoia itxi behar izan du berreraikitze lanak burutzeko”, azaldu dute udal arduradunek. Hondartzako aparkalekuaren altueran itxiko dute espigoiko sarbidea.

Neguko denboraleek kalte ugari eragin zuten espigoian