
Donostiako Orfeoia Errenterian izango da
Donostiako Orfeoiak eta EMKEko Musika Bandak kontzertua egingo dute bihar elkarrekin musika bandaren 150. urteurrenaren harira. Fatimako Andre Maria Elizan izango da kontzertua 20:30etik aurrera. Kontzertuaren bidez, Donostiako Orfeoiak 1967. urtean Errenteria-Oreretan egin zuen kontzertua ekarri nahi dutela gogora esan dute EMKEko arduradunek.
Kontzerturako sarrerak 10 euro balio ditu.