Joko garbiko partida Beheko Plazan
Asteburu honetan Euskal Heriko plaza libreko txapelketari hasiera emango diote eta Oiartzungo Txost taldeak joko garbian (Junior Mailan) eta errebotean (Junior eta Gazte Mailan) parte hartuko du. Joko garbiko partida Beheko Plazan izango da larunbatean (hilak 5), 15:30ean. eta Donibane Garaziko pilotariak izango dituzte kontrario oiartzuarrek. Erreboteko partida jokatzera Atharratzera (Zuberoa) joango dira (Gazte Mailakoak).
Biarnokoak txapelketan
Aurtengo sorpresa Biarnoko pilotariek txapelketan parte hartuko dutela da; izan ere, nahiz eta joko zuzenetan historikoki aritu izan, aspaldi ez zuten Euskal Herriko txapelketetan parte hartzen. Ogeu les Bains eta Salies de Bearn izango dira txapelketan. Guztira, beraz, talde hauek izango dira txapelketan horiek eta Txostekoez gain: Donibane Garazi, Hiriburu, Uztaritze, Hazparne, Atharratze, Baigorri, Senpere eta Zubieta.