Lander Garro Bertsomovieda garaile, 'Paradisua lurpean' lanarekin

http://vimeo.com/89689902 Errenteria-Oreretako Lander Garro eta Hendaiako Maddalen Arzallusek irabazi dute Bertsomovieda lehiaketako sari nagusia Paradisua lurpean lanarekin.

Errenteria-Oreretako Lander Garro eta Hendaiako Maddalen Arzallusek irabazi dute Bertsomovieda lehiaketako sari nagusia Paradisua lurpean lanarekin. Bertsoa eta pelikula batzen dituen lehiaketa bat da; hala, bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu behar zen lehiaketara. Beasaingo Arrano kultur elkarteak antolatzen du. Guztira, aurten 24 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara. Garro ez da eskualdeko ordezkari bakarra izan sarituen artean. Oiartzungo Beira taldeak ere bi sari eskuratu baititu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.