Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zubernoako hegadarrak

admin
Bidasoa
2014/03/31
Martxoak 8 zituen. Usaian baino aste bat berantago ospatu ditugu inauteriak, astearte inautearen ondoko ebiakoitzean. Hendaian hori da usaia 1977z geroz. Karrikan, desfilean, usaian legez. Usaiak usaia, Akelarre elkarteak —izena eta izanari atxikia— Lantz, Altsasu edota Mundakako inauteriak ekarri ditu gurera iragan berrian. Aurtengoa berezia izan da. 2014. urtea iraganaren eta geroaren arteko mugarria da: Zubernoako hegadarrak sortu dute Akelarreko kideek. Inauteria tradiziotik heldu den espresioa da. Iturri zaharretik heldu eta iturri berritik isurtzen den emana. Sorkuntza berria da Zubernoako hegadarrak. Akelarreko lagunek euren lagunen laguntzaz sortua. Dantza zaharretik heldu zaizkigun urratsei urrats berriak gehitu dizkiete Claude eta Jon Iruretagoyena dantzari-koreografoek. Aitor Furundarena musikariak zortziko, biribilketa edota baltsaren nota berriak ere ondu ditu. Inauteria berritzen doan emana eta ikusgarria da. Hendaia, behiala, Zubernoa deitua omen zen. Zubernoa Arrizabaleta auzoan dago — egun Bas-quartier deitu—, Ansoborlo eta Agorreta alderdietatik beherako ezpondan. Halatsu dut nik entzun. Baliteke nik asmatu izana. Zer besterik da, baina, inauteria? Hegadarrak izena ez da nik asmatua, Akelarreko kideok baizik. Euskaldun bizitzeko asmatu beharra baitago. Gure karriketan ibilitako Artza Agorretakoa da. Karrika batek Agorreta etxaldea izan zenari hartu dio izena egun. Dantzari bihurriak Ansoborlo karrikan jaioak dira. Etxalde horrek ere karrika bati eman dio izena. Zubernoa-tik Hendaiako kaskora heldu gara Akelarreko kideok. Ansoborloko Bihurri hegaldun makiladunak Agorretako Artzaren inguruan ibilki dira. Puskabeztiek, Adardunek eta Buruhandiek bide ertzeko ikusleak inarrosi dituzte. 50 arizale ibilki gara Iruñeko Muthiko Alaiak fanfarreko musikari nekaezinen erritmora, Peio Belaskoain tronpeta-jole prestua aitzindari. Kaosa eraman dugu herriko plaza nagusira. Inauteria kaosa baita, edo hala beharko inauteria izanen bada. Inauteria kaosa da, eta bazar gisakoa ere bada, organizatua nolabait. Festa komiteko kide batzuek badakite zerbait horretaz. Omen, aurten, inauteriak herriko boz garaian izanda, ez zuten politika egiterik nahi: «San Pantzarri jujamendurik ez», erran omen dute. Zubernoa-ko hegadarrak ez da izan inauteriko agerraldi bakarra, bistan da. Beste taldeen artean, gu beste bat ginen. Edonola ere, San Pantzar goait genuen denok. Eta Akelarrekook, hari so, ele andana hauxe erran diogu: «Bozen garaia izanagatik, hautagai guztiak euskararen alde omen dira. Hara San Pantzar, ez gaitzazu tronparazi. Zoaz sutara!».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.