
Martxelo Otamendi, iazko Agustin Sarasola jardunaldietan.
Agustin Sarasola Zintzilik Irratiko kidearen omenez, hirugarren urtez antolatu dituzte Errenteria-Oreretan ZNN (Zer-Nori-Nork) jardunaldiak. Horiek komunikazioaren gaineko gogoeta egitea dute xede. Asteartean eta larunbatean egingo dituzte ekintzak.
Asteartean, 19:30ean, Mikelazulon,
30 urte kolpez kolpe dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren, solasaldia izango da. Dokumental hori Gasteizko Hala Bedi irratiaren 30. urteurrenean oinarrituta dago, eta hiru hamarkadetan egindako ibilbidea kontatzen du. Solasaldian parte hartuko dute irrati libreko kideek.
Larunbatean, berriz, hamabi orduko maratoia egingo du Zintzilik irratiak, 10:00etatik 22:00etara. Komunikazioa gai zentrala bezala hartuta, eskualdeko arlo ezberdinetako 30 gonbidatu izango dituzte: kultura, euskara, musika, gizartea, gazteak, migrazioa, politika, teknologia, errepresioa jasan dutenak. Hori FM 100ean entzun ahal izango da edo
www.zintzilik.net webgunean.