Xinboren Alkainek eta Ibinka Letek piztu dute herri olinpiadetako sua

Lete eta Alkain Pisuzarra plazara iristen zuzi olinpikoarekin

Lete eta Alkain Pisuzarra plazara iristen zuzi olinpikoarekin

  Garai bateko olinpiadetako kide batek eta egungo gazte asanbladako beste batek piztu zuten 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadei hasiera eman zien sua. Emakume baserritarrez jantzita sartu ziren Santiago kalean Xinboren Alkain eta Ibinka Lete, lehengo jokoak eta egungoak ordezkatuz, hurrenez hurren. Haiekin, hiru taldeko kirolariz osaturiko laukote batek egin zituen azken metroak. Txalo artean iritsi ziren zuzilariak Pisuzarra plazaren erdiraino. Ixiltasuna egin zenean, elkarri begiratu eta zuzia jaitsi zuten su-ontziaren gainean, 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadei hasiera ofiziala emanez. Sua piztu zen momentuan hasi ziren olinpiaden abestiaren doinuak entzuten. Jexux Mari Mendizabal Bixargorri-k idatzi zuen garai bateko olinpiadentzako letra eta Jabier Muguruzak musika. Bixargorrik ez zuen galdu nahi izan larunbateko zeremonia eta poz handiz ikusi zuen herriko gazteriak nola barneratu duen haiek idatzitako kanta. Sua piztuta, eta ondorengo trakak eragindako kea joan zenean, taldeen aurkezpenari ekin zioten. Koldo Emeryk egin zituen zeremonia maisu lanak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.