Udal gobernuari Urdabinia guneko ostalariekin eta tabernariekin hitz egin dezala eskatu dio Bilduk

Urdanibia plaza, obretan

Urdanibia plaza, obretan

Urdanibia plaza jai gune izatea mantentzearen alde agertu da Irungo EH Bilgu eta aurreko udalbatzarrean tasak onartuta, udal gobernuari tabernari, ostalari zein alderdi politikoekin hitz egiteko eskatuko dio. Plaza horretan festetan egiten diren jarduerak bertan mantentzeko esfortzu bat egin dezala eskatu dio koalizioak goizean egindako agerraldian. Plaza prest ez badago beste planteamendu bat pentsatu ote duten galdetuta, zenbait gauzetarako prest egon behar duela erantzun du Oinatz Mitxelena Irungo Bilduko ordezkariak. Txosnak, haur jolasak, herri kirolak… bertan mantendu behar direla esan du, “nahiz eta eraldatuta egon plaza eta orain arte ezagutu dugun bezala ez egon”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.