
Haur eta gaztetxoen jai batzordea
Mendekoste eta Santakrutz jaiak nolakoak nahi dituzten esateko aukera eman die udalak haur eta gaztetxoei. Horretarako Haur eta gaztetxoen jai batzordea egin zuten ostiralean. 20 haurrek hartu zuten parte deialdian eta hainbat jai eredu ikusita Santakrutz eta Mendekoste Jaietatik gustukoen dituzten ekintzak idatzi eta margotu zituzten lehenik, eta horiekin batera zeintzu gehiago antolatuko lituzketen esan zute. Lanak eginda, biharko jai batzordera proposamen zehatza eramatea izango dute hurrengo urratsa. Haurrekin batera aritu ziren jai batzorde horretan Mikel Arruti Kultura zinegotzia eta Irrien Lagunak Lezon taldeko kideek eta gutziek nabarmendu dute batzarrean zeahr izan zen giro polita eta atsegina.