Laikotasunaren gaineko hitzaldia izango da astertean
Pikoketa Oarsoaldeko talde errepublikanoak laikotasunaren gaineko hitzaldi bat antolatu du datorren astearterako, apirilak 1, 19:00etan, Xenpelar Etxean: Laikotasuna, demokraziarako bermea. Hitzaldi horretan parte hartuko dute Maria Jose Molina eta Arantxa Lekuona Laikotasuna taldeko kideek.
Laikotasuna eta Errepublika batera doazen hitzak direla adierazi du talde errepublikanoak, eta “estatu laiko, akonfesional eta gizartearen arlo publiko nahiz pribatuaren arteko bereizketaren alde” dagoela defendatu du.
Halaber, gaineratu du estatuak ez duela pertsonen kontzientziengan eragin behar, eta horrenbestez, ez duela konfesio batek berak ere mugiarazi behar. Talde errepublikanoak ez du uste estatuaren independentziaren etsai bakarra Eliza Katolikoa denik, “baita beste pentsamolde eta erakunde batzuk ere”.