Irrien baratzearen gaineko bilera egingo dute ostiralean

Irrien Lagunei Arramendiko baratzea egokitu zaiela eta, antolaketa zehazteko bilera bat egingo dute bertan parte  hartzeko interesa agertu duten gurasoekin. Ostiral honetan izango da, hilak 4, 18:30etik 20:00etara, Xenpelar Etxean. Irrien Lagunek zehaztu dutenez, antolaketa eta zainketaren gaineko zalantza batzuk sortu zaizkie, eta hori dela eta, deitu dute bilerara. Oraindik izena eman ez dutenek aukera izango dute konpromisorik gabe egiteko oarsoirriak[abildua]gmail.com posta elektronikoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.