Hondarribiko Herri Olinpiadetako lehen jardunaldiko argazkiak

Larunbatean hasi ziren 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadak. Jardunaldi ahaztezina izan zen, ez baitzen ezer gaizki atera. Antolakuntza bikaina, esataria eta musika jartzailea itzelak, eta giroa… garai bateko olinpiadetakoa bezalakoa. Dagoeneko lehen jardunaldiko argazki bilduma ikus daiteke Oarso Bidasoko Hitzako Irudiak atala bisitatuz. Olinpiadetan parte hartzen duten taldeen argazki ofizialak eta lehengo olinpiadetako irudi sorta bat ere ikus daitezke bertan. Aurrerago, bilduma horretan agertuko dira bigarren, hirugarren eta laugarren jardunaldietako argazkiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.