Garaipena eskuratuta, bigarren postuari eusten diote Oiartzungo neskek
5-0eko emaitza lortu zuten Oiartzun Kirol Elkarteko Bigarren Mailako neskek. Abanto taldea izan zuten atzoko partidan kontrario Karla Lekuona zelaian. Abantok hasieran zerbait positiboa lortzen saiatu zen arren, oiartzuarrak martxan jarri zirenean ezin izan zieten gelditu eta gol festa izan zen zelaian.
Sailkapenean bigarren postuari eusten diote Oiartzungo neskek, 50 punturekin. Hurrengo partida apirilaren 13an izango dute, Mondragonen kontra.