
Olinpiadetako logo txapelduna, egileak eskuan hartuta
Eskiletako abortuak taldeak aurkeztutako marrazkia da Hondarribiko Herri Olinpiadak 2014 ordezkatuko duen ikurra. Larunbatean hasi ziren olinpiadak eta logo lehiaketa aurtengo ekitaldiko lehen proba izan zen. Nahi zuen taldeak parte har zezakeen, ez zen derrigorrezkoa, baina sailkapenean puntuak pilatzeko balio zuen. Herriko lau artista gaztek osatu zuten epaimahaia eta lan handia izan zuten, ia talde guztiek parte hartu zutelako. Epaimahaiaren iritziz, Eskiletako abortuak taldearen ikurra nagusitu zen, gutxigatik, Hok Ezpattukena gaindituz.