Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Urritik hutsak dituen hiru eserlekuak beteko ditu Bilduk apirileko plenoan

admin
Bidasoa
2014/03/27
Carlos Gebara, Olatz Ugalde eta Sagrario Alza izango dira alardearen ondoren Sorturen herriko batzarraren eta egituraren artean sortutako krisiaren ondorioz dimititutako hiru zinegotziak ordezkatuko dituztenak. Hondarribiko Sortuk bidalitako ohar batean azaltzen denez, “arazo horrek eragindako geldialdia atzean” utzi nahi dute, “eta dagoeneko dimititutako zinegotziak ordezkatuko dituztenak izendatu ditugu. Hirurak Bilduk azken udal hauteskundeetan aurkeztutako zerrendan egonik, beraien izendapena onartu dute”. Apirilean hartuko dituzte haien karguak.
Urriaren 9ko plenoa gauzatu zen dimisioa

Urriaren 9ko plenoa gauzatu zen dimisioa

Irailean piztu zen krisia ezker abertzaleko herriko batzarraren eta egitura nazionalaren artean. Alardean alabarekin desfilatu behar zuelako dimisioa aurkeztu zuen Juanito Ortiz zinegotziak, “alarde baztertzailean desfilatzea” alderdiaren kode etikoaren kontrakoa zelako. Baina herriko batzarrean gaia landuta, Ortizen dimisioa ez zuten onartu gehiengo zabalez eta alderdiko egiturarekin krisia sortu zen. Krisi horren ondoren Sortuko beste bi zinegotziek ere, Ibai Labaienek, eta Marilena Castillok euren karguak utzi zituzten eta, Sortuk bidalitako oharrean azaltzen denez, baita herri kontseiluko kideen gehiengoak: “Sorturen zuzendaritzarekin iritzi kontrajarriak omen zituzten eta akordio batera iritsi ezinik, gehienek bertan behera utzi zituzten beraien ardurak”. Ondorioz, urriaren 9ko plenora Bilduko bi zinegotzi baino ez ziren agertu, EA alderdikoak, ezker abertzaleko hiru ordezkarien dimisioa gauzatuz. HITZAk jakin duenez, bi aldeen arteko hartu eman ugari izan da azken hilabeteotan, baina akordio batera iritsi ezinik, otsailaren 13an haustura gauzatu zen. Egun horretan, herri batzarra egin zuen ezker abertzaleak eta bertan, gehiengoz, alderdiak herritik egindako eskakizunei emandako erantzunak nahikoak ez zirela ondorioztatu eta egituratik kanpo geratzea erabaki zuen. Baina erabakia ez zen ahobatezkoa izan eta erabaki horrekin bat ez zetozen militanteek Sorturen herriko egiturari jarraipena eman zioten eta herri kontseilu berria eratu zuten, alderdiko egiturarekin batera. Hala, zenbait bilera egin dituzte, eta “barne lantaldeak lanean” daudela jakinarazi dute. Oharrean azaltzen denez, Gebarak, Ugaldek eta Alzak dimititutako zinegotziak ordezkatzea onartu dute eta aste gutxi barru hartuko dituzte euren karguak. “Arazoak arazo, auzi honek eragin digun geldialdia atzean utzi nahi dugu eta bide honetan gure bozka emaile eta kideei jakinarazi nahi diegu berriro ere hasiak garela lanean. Horrela, dagoeneko dimititutako zinegotziak ordezkatuko dituztenak izendatu ditugu”. Ordezkapena, apirilean Gauzak ondo, apirilean egingo da zinegotzien ordezkapena, Zuloaga Etxeko zaharberritze proiektua onartzeko egingo den osoko bilkuran. Gaur goizean zen egitekoa pleno hori, baina Bilduk eskaera egin zuen liburutegiaren erreforma gai zerrendatik ateratzeko eta Aitor Kerejeta alkateak bilkura osoa atzeratzeko erabakia hartu du: “Bildu taldeak eskatu du Zuloaga Etxearen inguruko puntua eguneko gai zerrendatik kentzeko. Ikusita laster Bilduk hiru zinegotzi berriak izango dituela, egokia iruditu zaigu Udalbatza osoa atzeratzea, horrela Hondarribirako hain garrantzitsua den proiektu honen erabakia hartzeko orduan parte hartu ahal izango dutelako beraiek ere”. Apirilean egingo dute Zuloaga Etxeko proiektu aldatua eta lanetarako baldintza plegua onartzeko eztabaida, oraindik zehaztu gabeko egun batean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.