PSE-EEk errepublikaren mozioaren kontra bozkatzea kritikatu du Ezker Anitzak

Astearteko udalbatzarrean Errepublikaren gaineko mozio bat eztabaidatu zuten zinegotziek, Errenteria-Orereta III. Errepublika babesten duten herrien zerrendari batzeko eta apirilaren 14ean udaletxean bandera errepublikanoa jartzeko. PSE-EEk aurka bozkatu zuen, eta Ezker Anitzak jarrera hori deitoratu du: “PSE-EEren azken konferentzian onartutako ‘tradizio kultural eta politika errepublikanoa’ atzean utzi zuen, eta monarkiaren aurkako apustua baieztatu zuen”. Horrez gain, PSE-EEk egindako adierazpena kritikatu du, eta zehazki, mozioa ez puntu zehatz batzuetan, baizik eta bere osotasunean ez konpartitzea. Errepublikaren aldeko apustua ezin dutela PSE-EErekin batera egin adierazi du, “gutxienez, Errenterian”, baina egunetik egunera pertsona gehiagoren babesa dutela gaineratu du, “baita talde horretako militante eta jarraitzaileak ere”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.