Alvaro Gonzalez de Aledo pediatra eta nabigatzaile kantabriarrak hitzaldia emango du ostiral honetan, hilak 28, Itsaskari Baitan, 19:00etan. Minbizia duten haurrekin nabigatzeko esperientziak antolatzen ditu Gonzalez de Aledok eta
La Sonrisa de Mikel liburua idatzi du, saltzen den ale bakoitzeko euro bat ematen duelarik minbiziaren gaineko ikerketa bultzatzeko. Hondarribiko hitzaldian Iberiako penintsulari emandako itzuliaz mintzatuko da, baina gaixo haurrekin duen esperintziaz ere ariko da. Informazio gehiagorako bisitatu Gonzalez de Aledoren
bloga.