Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute bihar Hondarribian

Ostiral honetan, hilak 28, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute San Pedro kalean, 20:00etan. Ohi bezala, afaria egingo dute Olagarron elkarretaratzearen ondoren.

Ostiral honetan, hilak 28, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute San Pedro kalean, “preso eta iheslarien alde”. 20:00etan hasiko da. Deitzaileek gogoratu dute joan den asteburuan hiru euskal presoren bikotekideek auto istripua izan zutela Topaseko (Salamanca, Espainia) presondegira bidean, eta sakabanaketa politikarekin amaitzeko eskatu dute. Ohi bezala, afaria egingo dute Olagarron elkarretaratzearen ondoren. Joan nahi duenak 727 73 01 06 telefono zenbakira deitu behar du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.