Soinu Zahar Txapelketan 39 dantzarik hartuko dute parte

Igande honetan, hilak 30, Soinu Zahar Txapelketa izango da Elizalde Dantza Taldeak antolatuta. Elorsoro kiroldegian izango da txapelketa, 11:00etatik aurrera. Guztira 39 dantzarik parte hartuko dute, horietatik 11 oiartzuarrak izango dira. A sailekoak eta B1 sailekoak lehiatuko dira igandeko txapelketan (A sailean hamazpi eta B1 sailean 22). Hauek dira txapelketan parte hartuko duten oiartzuarrak: A sailean, Nahia Mitxelena, Lohitzune Telleria, Elene Sesen eta Allende Urritegi. B1 sailean, Katerin Artola, Izaro Telletxea, Naroa Etxebeste, Ihintza Zapirain, Katixa Oiartzabal, Oihane Iriarte eta Lide Galdos.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.