Barreterapia tailerra izango da Mintzagun egitasmoaren barruan

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Barreterapia tailerra antolatu du biharko, hilak 27, Oiartzungo Abaraxka ludotekan, 14:30etik 16:30era. Maialen Viaña psikologoak emango du tailerra. Mintzagun egitasmoaren barruko jarduera da, Oarsoaldeko euskaltegiek elkarlanean antolatua. Euskara ikasleentzat bakarrik ez, gaiarekiko interesa duen ororentzat dago zabalik, eta doan da. Informazio gehiago jasotzeko Oarsoaldeko Euskara Batzordearen 943 51 02 00 telefono zenbakira dei daiteke, eta haien posta elektronikora idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.