Garagorrienea leheneratzeko lanak
Legez kanpoko betelana egin zuen eraikuntza enpresa batek Garagorrienean, eta orain eremua berreskuratu eta leheneratzeko lanak egitera behartu du udalak. Sagasti poligonoko goialdean dagoen Sagastizabal harrobiaren parean dago. Horren arabera Garagorrienean botatako eraikuntza materialak atera beharko ditu enpresak, 2.000 metro kubo, harria eta lurra eta baimendutako zabortegi batera eraman. Lur mugimenduak amaituta, landaketak egin beharko ditu Garagorrienean zigortutako enpresak. Guztira 258 zuhaitz eta zuhaizka landatuko ditu enpresak haritza, lizarra, ametza, gaztainondoa, urkia, astigarra, gorostia, zumalakarra, hurritza eta zumea tartean, eta belar hazia bota eremu guztian.
Leheneratze lanak, zonalde horretan dauden landare inbaditzaileak kentzera behartzen du enpresa eta datozen bost urteetan haien jarraipena egin beharko du gainera.
Udalek ez dutela normalean halako kasuetan aurrera egiten enpresen kontra nabarmendu du Betetak eta, Lezoko kasua ez dela horrenbetse, “ohikoa” esan du: “Horrelako gauzak egiten dituzten enpresek jakin behar dute ezin zailea doan atera, ondorio batzuk dituela eta gure kasuakhori erakusteko balio du zalantzarik gabe”.
Zazpi urteko ibilbidea
2007an baimena eskatu zuen enpresa horrek betelanak egiteko eta garaiu hartan Eusko Jaurlaritzaren bidez tramitatzen zirela eskaera horiek zehaztu du Leire Betetak Lezoko Udaleko Ingurumen teknikariak: “Baimena eman zion enpresari jaurlaritzak baina baldintzatua, betelana hasi baino lehen azpiegitura batzuk egin behar zituen eta horretarako, Lezoko Udalaren baimena behar zuen”. Udalak ez zuela argi baimena eman edo ez eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteari kontsulta egin ziola udalak azaldu du Betetak, ” tarte horretan enpresak betelanak hasi zituen udalaren baimenik gabe”. Enpresaren jarrera ikusita, udalak baiman ez ematea erabaki zuela esan du teknikariak baina hala ere enpresak betelana egiten jarraitu zuela.
Hainbat bilera egin ditu udalak enpresarekin, eta 2011. urtean udalaren aginduak betetzen ez dituenez 9.700 euroko isuna jarri zion enpresari eta Garagorriena eremua leheneratzeko agindu. Azkenean zazpi urte beranduago adostasun batera iritsi eta hasi da eremua leheneratzen enpresa.
Legez kanpoko betelanek Garagorrienean eragindako kalteak nabarmenak direla esan du udal teknikariak: “Lanak ez dira baldintza egokietan egin, eremua prestatu behar zutelako. Magal bat zen eremua eta zuhaitzak zeuden bertan, landareria, desbrozatu egin behar zuten, lan eremua hesitu edo markatu egin behar zuten eta ez zen bete. Betelana hasi ziren egiten zuzenean lurra botzen zuhaitz horien gainean, landareriaren gainean… Kontrolik gabeko betelana zen etaz ein material eramaten zuten ere ez zen kontrolatzen. Ondorioz ingurua desitxuratu, bertako landareria desagertzen da eta gainera betelan horiek ez zuten berreskurapen plan bat”.
Hilabete beharko dute lur mugimenduekin amaitzeko eta landaketarako itxaron egin beharko dute. Orain materiala atera, perfila definitu, lur begetala bota eta belarra landatuko dute.