Irunen kalean edariak kontsumitzeko proposamena azalduko dute ostalariek

Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak antolatuta, batzarra egingo dute hilaren 29an (larunbata da), 17:00etatik aurrera Ospital Zaharreko bilkura aretoan. Bertara ostalariak joango dira, azaltzeko kalean edariak kontsumitzeko landu duten proposamena. Izan ere ordu jakin batetik aurrera, debekatuta dago Irungo kaleetan edariak kontsumitzea, hau da, tabernen kanpoaldean edaten aritzera. Ostalariez gain, bizilagunen plataformako kideek ere euren iritzia emango dute. Ondoren, herritar orori emango diete hitz egiteko aukera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.