Igoera fasea eskura dute Oiartzungo neskek
Oiartzun Kirol Elkarteko 2. mailako neskek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte. Atzo Barakaldoko zelaian jokatu zuten Pauldarrak taldearen kontra eta 0-2 irabazi zuten. Hala, sailkapeneko bigarren postuari eusten diote oiartzuarrek 47 punturekin. Igoera fasea esku-eskura dute.
Hurrengo partida igande honetan, hilak 30, dute Abantoren kontra. Karla Lekuonan izango da norgehiagoka, 12:00etatik aurrera.